Zapiak janzten ikasteko ikastaroa
2017-05-22Buruko zapia dotore janztea ez da erreza. Modu ezberdin asko daude eta bakoitzak bere trukotxoak dauzka. Tokian-tokiko aldaerak nabarmenak dira eta zapiak ere bere eragina dauka; 3 edo 4 puntako zapia, moƱoan lotuta, soltean, adarrak gora edo albora…
Horrela, dudak ohikoak dira. Zelan jantzi ikasi nahi baduzu, ekainaren 4an aukera paregabea daukazu. Eskolako gimnasioan izango da, goizez (ordutegia izen emandakoen artean adostuko dugu). Era ezberdinak aztertuko ditugu eta ondoren, praktikan jarri ahal izango dugu ikasitakoa. Materiala guk jarriko dugu eta doakoa da.
Parte hartu nahi baduzu bidali posta elektroniko bat info@bizkargidantzaelkartea.eus-ra zure izena, abizena eta telefono zenbakia adieraziz. Leku mugatuak daude eta postak jaso ahala gordeko dira. Izena emateko epea maiatzaren 26an bukatuko da. Ez ezazu aukera hau galdu!