BDE Plateruena antzokian

Durangoko azokaren 53.edizio honetan, asko izan gara Landakotik pasa garenok. Batzuk liburu bila, besteak diskak aurkitu nahiean,  mahai jokuak, autografoak… bakoitzak berea! Asko izan dira ere bertan zuzenekoak eskaini dituzten artistak. Ostegun gauean Esne Beltzak “NI” diska berriaren aurkezpen kontzertua eman zuen Plateruena antzokian. Guretzako plazerra izan da momentu pozgarri horretan Xabi Solano eta beste taldekideekin bat egin ahal izatea. Zorionak lan berriagatik eta aurrerantzean ere elkarrekin izango garelakoan!