Bizkargi Bizkargin
2017-05-12Bizkargi mendia Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean kokatuta dago.
Espainiako gerra zibilean gatazka odoltsuak gertatu ziren hemen, horregatik urtero, maiatzeko lehen igandean, inguruko herritarrak 565 metrotara dagoen gailurrera igotzen dira, gerran parte hartu zuten gudariei omenaldia egiteko.
Aurten gainera egiten ari diren Gure esku dago-ren herri galdeketak direla eta Larrabetzukoek Etxanokoengandik hartu zuten aginte makila. Ekitaldi horretan Bizkargi Dantza Elkarteko dantzariek, Mireyak eta Nahiak, Agurra eskaini zieten bi herrietako ordezkariei.