BIZKARGIK DANTZAN DIHARDU!

2022 urtea jada martxan da eta dantzan jarraitzeko gogoak berriztu ditugu!

Bizkargi Dantza Elkartea osatzen duzuen guztiok tinko eutsi diozue azken urteotan jasandako egoera desegonkorraren aurrean.

Osasun egoera hobera doan heinean, dantzan egin eta dantzaz gozatzeko gure griña ere handituz doa. Hortaz gurekin bat egiteko erronka botatzen dizuegu guztioi.

Egin zaitez bazkide orain!

Gurekin dantza egin nahi? Ilusioz beteriko urtea aurrean dugula, bagabiltza gure aurtengo dantza saioak prestatzeko lanean.

DANTZA ESKOLAK
Martitzena
16:15-17:158-9 urtekoak
17:15-18:156-7 urtekoak
18:15-19:1510-11 urtekoak
Martitzena/Eguena
19:30-21:0012 urtetik aurrerakoak

Urrian 2021-2022 kurtso berria hasi zenetik, eta egoera aldakorrari aurre eginez, dantzari txiki zein helduen eskolak abian daude. Martitzenetan, 6 eta 11 urte arteko haurren txanda daukagu, adinka antolaturik. 12 urtetik aurrerakoak eta helduak berriz, martitzen zein ostegunetan elkartzen gara.

Entseguak aurten berriz eskolako gimnasioan egiten ditugu, beti ere momentuan indarrean dauden osasun neurriak hartuz, noski!

Entseguen nondik-norakoak jarraitzeko, segi AGENDA.

Bazkidetza berrientzat, zein berriztapenetarako, idatzi gure posta elektronikora argibideak edo informazio gehigarria jasotzeko.  

“Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!”