Dantza trukea Zuberoan

Duela egun batzuk, Bizkargiko 9 dantzari Zuberoara joan ginen. Irabarneko gazteluan ostatu hartu genuen eta Atharratzeko dantzariekin dantza ikastaro truke polita egin genuen astebukaeran.

Larunbatean, “nesken egunean” hangoek dioten modura, goiz eta arratsaldez dantza trukeak egin genituen. Bizkargikook aintzina pika eta godaleta ikasi genituen, Atharraztarrek ordea, Arratiako jota eta porruak.

Eguerdian atsedentsoa izan genuen elkarrekin bazkaldu eta muskuluak lasaitzeko arratsaldeko orduei ekin aurretik.

Izerdi dexente bota genuen baina pozik bukatu genuen.

Gauean Alozera joan ginen Basaburuko ikastolaren alde antolatu zen jaira, Atharratzekoekin eta beste hainbat euskalzalerekin batera afari bapoaz gozatzera. Ostean erromeria eta jai giroa nagusitu ziren.

Igandean, berriro ekin genien Zuberoako dantzei: barrikada eta arribada-ren txanda! Bukatutakoan, betileetan ere agujetak geneuzkan arren, dena batu eta etxera bueltan etorri ginen. Asteburu bikaina: dantza piloa, lagun on berriak, giro paregabea eta hurrengorako gogotsu! Eskerrik asko Joimo zure denboa eskaini diguzulako eta esker aunitz baita ere neskatila kuadrila pare gabeari! LASTER ARTE!