Kamiseta berriak!

Heldu dira! Hemen dauzkagu 5.urteurrena ospatzeko prestatu ditugun kamiseta berriak. Aurre aldeko diseinua Kattalin Barcenak irabazitako txapelketakoa da. Atzeko aldean, elkarteko logoa daramate. Neska, mutil eta umeen kamisetak dauzkagu eskuragarri. Abenduaren 27ko dantza saioan erosi ahalko dira 10 euroren truke.

Data hori igarota, posta elektronikora idatz diezagukezu zure izena eta telefono zenbakia utzita. Gu jarriko gara zurekin kontaktuan hitzordu bat adosteko.