Truke armairua

Ziur zuk ere badaukazula armairuren batean, edo trastelekuan ahaztuta, aspaldi erabili ez duzun dantzarako arropa. Sarritan galdetuko zenion zeure buruari ia noiz arte gordeko dituzun ez baitaukazu berriro erabiltzeko asmorik. Bizkargitik irtenbidea bilatu nahi izan diogu egoera honi eta armairu berezi hau martxan jarri dugu dantzarako arropa eta oinetakoak elkarbanatzeko. Arropa horiek gurera ekar ditzakezu eta dantzariek saioetan erabiltzeko eskuragarri izango dira.

Dagoeneko, badauzkagu alkandora batzuk, amantalen bat, hainbat gona eta abarketa pare bat. Baina zure ekarpenarekin armairua betetzen jarraitu nahi dugu. Ekar ezazu entseguren batera edo jarri zaitez gurekin harremanetan beste momentu egokiago bat bilatzeko. Bizkargin ere berrerabilpena bultzatzen dugu. Eskerrik asko laguntzeagatik!