Bizkargi berriro “Inpernuko”n

Urtarrilaren 14an Arrasateko Amaia antzokian, berriro ere Xabi Solanoren Inpernuko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Oraingoan ere Bizkargiko dantzariak bertan egon ginen zuzenean dantzatzeko. Ostera ere jendetsa batu zen eta nola ez, primerako giroa egon zen. Ondorengo bideoan ikus daiteke gure zatitxoa baina argazki gehiago ikusiteko klikatu hemen. Aurrerantzean ere berriro oholtza gainera igotekoak gara, beraz, adi gure agendara!