Elkarteari buruz

Bizkargi, 2014an Larrabetzun eratutako dantza elkartea gara. Gaur egun 154 bazkide gara, horietatik 100 inguru dantzariak. Gure helburu nagusiak euskal dantzen bitartez euskal kultura sustatzea eta ondo pasatzea dira. Horretarako adin ezberdinetako jendearentzako (ume, gazte, zein helduentzako) ekintzak antolatzen ditugu eta norberak dituen jakintzak elkarbanatzeko aukera eskaintzen dugu.

Herriko ekimenetan parte hartzen dugu dantza saioak eta tailer ezberdinak prestatuz, sarritan bertoko beste elkarteekin elkarlanean. Inguruko herrietan ere dantzatu dugu. Honetaz gain, ospakizun pribatuetan ere (ezkontzetan, omenaldietan…) agerraldiak egiten ditugu.

Harremanetarako info@bizkargidantzaelkartea.eus posta elektronikora idatzi eta ahal bezain azkar erantzungo dizugu.