Eskolako Jaia 2022

Joan den larunbatean, ekainaren 18ean, ikasturtea agurtu zuten gure dantzari gazteek. Eskolako Jaiak ikasle, guraso eta lagun koadrila ederra batu zuen eskolako patioan.  Eguneko izugarrizko tenperatura beroei humore onez aurre eginez, txistularien soinuari jarraiki, Dantza Saioa eskeini ziguten Bizkargitar gazteek. Urtean zehar ikasitako guztia ederto erakutsi zuten 3 adin taldeek, eta baita denak elkarrekin dantzatzeko […]

Irakurri gehiago

San Isidroak 2022

Aurtengoan Bizkargi Dantza elkarteak SAN ISIDRO eguna aukeratu zuen 2021-2022 kurtsoan zehar jorratutako dantzak guztioi erakusteko. Lehenik eta behin, dantzari txikiek euren lana plazarik plaza erakutsi ziguten. Ikasturte osoan zehar martitzenero lanean aritu diren 6 eta 12 urte bitarteko ia 50 dantzari batu ziren, entseguetako esfortzua eta gogo onak ematen dituen fruitu oparoak guraso, lagun […]

Irakurri gehiago
bizkargi logoa

BIZKARGIK DANTZAN DIHARDU!

2022 urtea jada martxan da eta dantzan jarraitzeko gogoak berriztu ditugu! Bizkargi Dantza Elkartea osatzen duzuen guztiok tinko eutsi diozue azken urteotan jasandako egoera desegonkorraren aurrean. Osasun egoera hobera doan heinean, dantzan egin eta dantzaz gozatzeko gure griña ere handituz doa. Hortaz gurekin bat egiteko erronka botatzen dizuegu guztioi. Egin zaitez bazkide orain! Gurekin dantza […]

Irakurri gehiago

CORONABIRUSA

Eusko Jaurlaritzaren eta Larrabetzuko udalaren gomendioei jarraituz, gure inguruan COVID-19aren zabalkuntza ez errazteko, Bizkargi Dantza Elkarteko dantza eskola guztiak bertan behera geratuko dira gaurtik hasita eta berri gehiago izan arte. Barkatu eragozpenak eta zaindu gaitezen.

Irakurri gehiago

5 urtez dantzan baino gehiago

Abenduan, urteurreneko dantza saioan, dantzez gain argazki bilduma baten proiekzioa egin genuen. Asko izan zarete horri buruz galdetu duzuenak eta horregatik bideo batean bildu dugu. Ia gustoko duzuen. Beste 5 baietz!

Irakurri gehiago

Egutegiak salgai

Urte berriari dagokion moduko ongi etorria emateko, elkarteko argazkiekin egutegia prestatu dugu. 6 euroren truke eskuratu ahalko duzu. Disfruta deigun egunero elkarrekin!

Irakurri gehiago

Gabon zoriontsuak!

Atzoko dantza saioa eta gero, atseden egun batzuk hartuko ditugu. Urte berriarekin batera, argazki galeria eta beste zenbait sorpresa argitaratuko ditugu. Adi egon eta ederto pasa egun hauek!

Irakurri gehiago

Kamiseta berriak!

Heldu dira! Hemen dauzkagu 5.urteurrena ospatzeko prestatu ditugun kamiseta berriak. Aurre aldeko diseinua Kattalin Barcenak irabazitako txapelketakoa da. Atzeko aldean, elkarteko logoa daramate. Neska, mutil eta umeen kamisetak dauzkagu eskuragarri. Abenduaren 27ko dantza saioan erosi ahalko dira 10 euroren truke. Data hori igarota, posta elektronikora idatz diezagukezu zure izena eta telefono zenbakia utzita. Gu jarriko […]

Irakurri gehiago

DANTZA filma ikusten

Gaurkoan, 5.urteurreneko ekintzen barruan, kuadrilatxo majoa batu gara Hori Bai gaztetxean. Telmo Esnalen “Dantza” pelikula ikusteko pantaila handia montatu dugu eta bertan egon gara potetxo batekin eta palomita mordoarekin. Ausnarketarako ere beta izan dugu bukatutakoan.

Irakurri gehiago