Dantzak Andra Mari jaietan

Badira urte batzuk uriko jaietako egun nagusiko egurdian dantzak daudela ikusgai Larrabetzun. Azken urteetan Bizkargiko dantzariak izan gara ikuskizun hori plazaratzeaz arduratu garenak. Aurtengoa ordea, berezia izan da. Gurekin batera Kataluniatik etorritako Cop del Garrot bastoners taldea izan baita.

Plaza jendez lepo egon da eta Bizkaia, Gipuzkoa zein Zuberoako dantzez gain Kataluniakoak ere ikusi ahal izan dira aurtengo jaietan.

    

Eta gure herrian festa zaleak garenez, bukatzeko, festa giroari eusteko herriko jendearekin batera dantzatu dugu jaiak partehartzaileak izan behar direlako.