- ekitaldia hau amaitu da.
San Juan sua
2019-06-23 @ 7:30 pm - 11:30 pm
San Juan bezperako sua berriro piztuko dugu Larrabetzun, urtero legez. HoriBaik eta Bizkargik ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Arratsaldean kalejira izango dugu arratsaldeko 19:30tan hasita HAUSPOTU BIZITZA taldearen eskutik. Gaua iritsi bitartean kantuz eta dantzaz alaituko ditugu gure kaleak eta 22:30ak aldera, HoriBaik antzerkia prestatu du herriko plazan sua pizteko. Txosna txiki bat ere izango dugu suaren inguruan jan eta edan ahal izateko. Animatu zaitez urteko gaurik laburrenaz gozatzeko!