Andra Mari jaiekin bagoaz oporretan

Joan den ostegunean ospatu zen Larrabetzun Andra Mari jaiek 2019ko egun handia. Ohitura bihurtu da eguerdian dantza saioa izatea gurean eta azken urteetan Bizkargiko dantzariok izan dugu bertan parte hartzeko aukera. Aurtengoan gainera, Atharratzetik etorritako lagunak gurekin izan ditugu dantzan. Laister izango duzue argazki galeria berria ikusgai.

Honenbestez, gure oporraldiari hasiera ere eman diogu. Pare bat asteko atsedena hartuko dugu eta irailean berriro ekingo diegu dantzei ikasturte berrirako izen ematearekin eta beste zenbait konturekin. Ordurarte, berritu indarrak eta ederto pasa!