Bazkidetza berrizteko garaia da.

Urte berria heldu zaigu eta aurtengoa iazkoa bezain ona edo hobea izan dadin opa dizugu. Bizkargi Dantza Elkartean ere urte berriari ekin nahi diogu eta horretarako elkarteko bazkideen laguntza ezin bestekoa dugu. Bazkidetza berrizteko edo lehenengo aldiz gurekin bat egin nahi baduzu, oraintxe da garaia. Orain arte bazkide izan bazara, zure posta elektronikoan jaso duzu informazio guztia. Lehenengo aldia baldin bada, idatzi gure posta elektronikora (info@bizkargidantzaelkartea.eus) eta bertan argituko dizugu.

ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!