Bizkargi dantza elkartearen webgune berria

Gaur zabalduko dugu Bizkargi Dantza Elkartearen webgune ofizial hau. Elkartea 2014. urtean Larrabetzun sortu genuen, dantzaren bitartez euskal kultura sustatzeko eta ondo pasatzeko asmoz.

Larrabetzuko haur, gazte eta ez hain gazte jendearen parte-hartzearekin batera, hainbat ekimen burutu ditugu azken urteetan: dantza saioak, tailerrak, elkarteekin elkarlana etab.

Webgune honek egindako lan horren erakusleiho izatea dauka helburutzat, baita aurrerantzean izango diren ekimenena ere. Webgunearen atalak hauek dira:

Galeria

Azken ekimenen argazki eta bideo galeria. Momentuz hauek argitaratu ditugu: Andra Mariek 2015, Maskarada 2015 eta Portugalete 2015.

Bloga

Atal honetan, elkarteko albisteak, iritzi artikuluak, kronikak eta gogoetak aurkituko dituzue.

Agenda

Datozen entseguak, txangoak, tailerrak eta beste ekimen batzuen zerrenda, egutegi formatuan.

Elkarteari buruz

Elkarteari buruzko informazio orokorra erakusten duen testua.

Harremana

Gurekin harremanetan jartzeko inprimakia. Honen bitartez zuen mezuak jaso ditzakegu.

Leiho honetara sarritan gerturatuko zarela espero dugu. Ekin diezaiogun dantzari!