Bizkargi eta Lainomendi elkarlanean

Taldeko neska batzuk, Derioko Lainomendi dantza taldearekin batera dabiltza elkarlanean. Erre Zenituzten dantzak sareetan izandako arrakastaren ondoren, berau ikasteko gogoa azaldu ziguten Derioko lagunek. Gaur hasi gara proiektu txiki honekin. Bizkargiko neskatila talde bat Derion haiekin batu da gaur eta dantza ikasten aritu dira.

Hurrengoan, Lainomendiko gazteak etorriko dira Larrabetzura elkarlanari jarraipena emateko.

Ekimen polita izaten ari da Txorierriko bi dantza talderen arteko hartu-emanak hasteko. Gora Txorierriko sorginak!