Bizkargi eguna 2019

Bizkargi eguna maiatzaren 3an  bada ere, igandez ospatzen da jaia. Tontorrera igo eta jai giroan guda garaian jauzitakoak gogoratu genituen. Omenaldian hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan genuen eta gure dantzariek agurra dantzatu zuten. Eguraldia lagun, hainbat izan ziren herritik zein inguruetatik Bizkargi eguna ospatzera urreratu zirenak. Hemen eguneko argazki batzuk.

Irakurri gehiago

Badator KORRIKA!

Larrabetzun ere KORRIKAren alde! Bihar pasatuko da korrika gure herritik baina jaia gaurko egunez ospatu dugu. Korrika batzordeak deituta, herriko zenbait elkarte eta euskalzalek lagunduta, euriari muzin egin eta kalera atera gara. Itallen bertso eskolakoek sarrera eman diote jaiari eta jarraian Bizkagiko dantzariok koreografia bat dantzatu dugu.  Korrika ezberdinetako abestien collage bat izan da eta […]

Irakurri gehiago

Zuberoan berriro

Bizkargi Dantza Elkarteko dantzariok Zuberoan egon ginen duela aste pare bat, Atharratzen hain zuzen ere. 9 dantzari gerturatu ginen bertara eta han pasa genituen bai larunbat bai igandea. Larunbatean, goizean goiz (06:00) abiatu ginen harantz, eta bederatziak aldera heldu ginen Atharratzera oraindik ere erdi lo. Piellenia hotelean maletak utzi eta Joimo etorri zitzaigun ongi etorria […]

Irakurri gehiago

DISEINU TXAPELKETA

Bizkargi Dantza Elkarteak, arropa berrietan erabiltzeko, diseinu lehiaketa antolatu du! Larrabetzuar guztiei zuzenduta dago eta irabazleak 200€-ko saria irabaziko du.  Lanak bidaltzeko epea martxoaren 11tik apirilaren 29ra irekita egongo da (biak barne).  Ekin lanari, animatu zaitez eta har ezazu parte! Txapelketaren xedea: Bizkargi Dantza Elkarteak antolatzen du, irabazle suertatzen den irudia elkarteko arropa eta material […]

Irakurri gehiago

Bazkidetza berrizteko garaia da.

Urte berria heldu zaigu eta aurtengoa iazkoa bezain ona edo hobea izan dadin opa dizugu. Bizkargi Dantza Elkartean ere urte berriari ekin nahi diogu eta horretarako elkarteko bazkideen laguntza ezin bestekoa dugu. Bazkidetza berrizteko edo lehenengo aldiz gurekin bat egin nahi baduzu, oraintxe da garaia. Orain arte bazkide izan bazara, zure posta elektronikoan jaso duzu […]

Irakurri gehiago

BDE Plateruena antzokian

Durangoko azokaren 53.edizio honetan, asko izan gara Landakotik pasa garenok. Batzuk liburu bila, besteak diskak aurkitu nahiean,  mahai jokuak, autografoak… bakoitzak berea! Asko izan dira ere bertan zuzenekoak eskaini dituzten artistak. Ostegun gauean Esne Beltzak “NI” diska berriaren aurkezpen kontzertua eman zuen Plateruena antzokian. Guretzako plazerra izan da momentu pozgarri horretan Xabi Solano eta beste […]

Irakurri gehiago

ZORIONAK BIZKARGI!

Duela 4 urte sortu zen Bizkargi Dantza Elkartea. Momentuz, bidea ez da oso luzea izan baina bai emankorra. Aurretik beste urte asko espero ditugun arren, pozik gaude orain arte egindakoarekin eta ospatu nahi izan dugu. Ostiralean hasi genuen jaia herriko tabernetatik triki-dantza-poteo batekin. Ondoren, dantzariek prestatutako pintxoak afaldu genituen lagun eta senitartekoekin batera. Lehendakariaren hitzak entzun, […]

Irakurri gehiago

BDE Musika Bizian-en

Joan den asteburuan ospatu da Musika Bizian jaialdia. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak 5. aldiz antolatu du estaturik gabeko herrialdeen arteko musika jaialdi hau. Jende mordoa batu da bertan eta giro paregabea egon da. Larunbateko kontzertuen artean Esne Beltzak bere ItsuMutuGorTour18 birako azken kontzertua eskeini zuen. Beraiekin batera Bizkargiko dantzariak egon ginen eszenatokian Erre Zenituzten dantza […]

Irakurri gehiago

BDE Txorierriko topaketa feministan

Atzo ospatu zen Txorierriko lehenengo topaketa feminista. Estreineko edizio hau Zamudion egin da eta antolakuntza lanetan Txorierriko hainbat elkarte feminista aritu dira: Garrasia (Sondika), Koxak (Derio), Zapata Gorriak (Zamudio), Moreak (Lezama), Zutunik! (Larrabetzu) eta Loiuko emakume feminista batzuk. Eguna jai giroan pasatu genuen, elkar ezagutzen eta gure herrietan feminismoaren alde egiten diren ekintzak ezagutuz. Bide […]

Irakurri gehiago