Dantza suelto ikastaroa

Noiz: Apirilaren 22 eta 29an goizean. Izena emaniko parte-hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da ordutegia. Goizero 2 edo 3 ordu izango dira.

Non: Larrabetzuko eskolako gimnasioan.

Prezioa: 5 €. Bazkideei, ikastaroa bukatutakoan, dirua itzuliko zaizue egun bietan parte hartu baduzue.

Izena emateko: Izen-abizena eta telefono zenbakia bidali info@bizkargidantzaelkartea.eus  postara martxoak 23a baino lehen, ikastaroan parte hartu nahi duzula adieraziz eta ordainketa burutu. Berau, entseguan eskura edo gure kontu korrotean [IBAN: ES15 30350433004331001048] egin dezakezu.

Leku mugatuak izango dira eta izena eman ahala gordeko dira lekuak.