- ekitaldia hau amaitu da.
5. Urteurreneko jaia
2019-11-08 @ 7:00 pm - 11:30 pm
19:00tan Angulerin batuko gara denok bizkargiko kamiseta edota sudadera jantzita elkarrekin argazki erraldoi bat egiteko. Horrekin jaiari hasiera emango diogu eta Gibelurdinek lagunduta dantza poteoan abiatuko gara herriko tabernetatik.
20:00tan Tio Teronen Semeak izango ditugu frontoiak FreshCool dantza ikuskizuna eskaintzeko.
Horren ondoren berriro ekingo diogu poteoari 22:30 inguru arte. Orduan Anguleriko aretora bueltatuko gara eta dantzariek prestaturiko pintxo-afari bikaina dastatuko dugu.
Erdu gurekin 5 urteak ospatzera!