Eskolako Jaia 2017

Urtero bezala, ekaina erdi aldean, ikasturtea agurtzeko asmoz, Larrabetzuko eskolako jaia ospatu da. Aurtengoan ere, ekainaren 17an, ohiturari jarraituz, dantza saioa izan da  jai honetan. Bizkargiko 54 neska-mutiko plazaratu ziren ederto pasatzera eta ikuskizun ederra eskaintzera.

HASIBERRIAK

TXIKIAK

ERTAINAK

Ikasturte osoan zehar ikasitako dantza aukeraketa politaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguzkia lagun, eta agian bero gehiegirekin, baina primerako ikuskizuna izan zen. Talde bakoitzak hiruzpa-lau dantza plazaratu zituen eta bukaeran, dantzari guztiek elkarrekin biribilketan bukatu zuten.

Eskertu behar diegu ikasturtean zehar gure txikitxoekin pazientzia handiz irakasle aritu diren gazteei, musutruk astero dantzarekin primeran pasatzen irakatsi baitiete artista hauei. Beraz, eskerrik asko JUNE FURUNDARENA, UXUE ISUSI, MIREYA ARTABE, HAIZEA GALARZA, MARI AIARTZA, ANE BARCENA eta argazkian agertu ez arren, hauekin batera lanean ibili diren AITOR SANTXO eta JONE JAUREGIri ere. Txikitxuekin batera zuena da eta meritua!

Argazki aukeraketa zabalago bat ikusteko egin klik hemen.