Eskolako Jaia 2022

Joan den larunbatean, ekainaren 18ean, ikasturtea agurtu zuten gure dantzari gazteek. Eskolako Jaiak ikasle, guraso eta lagun koadrila ederra batu zuen eskolako patioan.  Eguneko izugarrizko tenperatura beroei humore onez aurre eginez, txistularien soinuari jarraiki, Dantza Saioa eskeini ziguten Bizkargitar gazteek.

Urtean zehar ikasitako guztia ederto erakutsi zuten 3 adin taldeek, eta baita denak elkarrekin dantzatzeko duten trebezia ere!

Eskolako jaiko dantza saioko eta beste hainbat momentu ahaztezinen argazkiak galerian eskuragai dituzue.

Zorionak guztioi, ikasle zein irakasle, ikasturte bikain honengatik!  Segi horrela, gogoz eta alai dantzatzen!

Opor ederrak pasa itzazuela eta irailerarte!!