Andra Mari ’17ko saioa
2017-08-18Abuztuaren 13 eta 16 bitartean herriko jaiak ospatu ditugu. Egitarauaren barruan, Andra Mari egunean, Bizkargi Dantza Elkarteko dantzari nagusiok ikuskizuna eskeini genuen. Herriko txistulariekin kalejira egin genuen jendea bildu eta eguraldi eskasagatik ikusleak plazatik frontoira laguntzeko. Frontoia jendez beteta urteroko dantza saioa ikusteko prest eta Aritz Albaizarri omenaldia eginez hasi ginen. 15 urte badira herriko jaietako ikurra den AkerMariren irudia sortu zuenetik eta ordutik urtero jaietako kartelak prestatu ditu berak. Herriaren alde egindako lana eskertzeko gure aurtengo saioa berari eskaini genion.
Egitarauaren barruan honakoak ikusi ahal izan ziren:
- Agurra
- Agintariena
- Gipuzkoako soinu zaharren artetik hormatxulo eta txakolin
- Dantzari-dantzako zortzinangoa, ezpata-joko txikia eta banangoa
- Sareetan famatu egin zaigun erre zenituzten
- Gorulari
- Larraindantza
Saio hau aurrera ateratzeko jende askoren laguntza izan genuen: GarbiƱe aurkezle, Cristina irrintzilari, Etxahun eta Malen bertsotan, Joana, Koldo, Nerea eta Aitor O. musikari, Udane soinu teknikari, Aitor M. argazkilari eta nola ez, publikoa animazioan. Eskerrik asko guztioi herria dantzan jartzen laguntzeagatik!
Argazki bilduma ikusteko hemen daukazue aukera.
Gora Larrabetzuko jaiak, Aker Mari eta Bizkargi!!