Aste Nagusira Bizkargigaz

Andra Marietako saioa eta gero oporrak hartu ditugu ikasturte berriari ekin orduko. Atseden egun hauetan ez ditugu dantzak ahaztu baina! Bizkargiko kide batzuk autobusean igo eta Bilboko aste nagusira jeitsi gara eguna jai giroan pasatzeko.

Goizean Aiko taldeak urtero alde zaharretik antolatzen duen dantza poteoan partu hartu dugu.

Izerdi batzuk eta hainbat barre bota ostean, indar berritzeko Jaunak-era joan gara bokata goxo-goxoak jatera.

Barrenak asetuta, soinu tresnak atera eta triki poteoari ekin diogu, taberna barru zein kaleak girotuz.

Apurka-apurka jendea bilduz joan gara eta arratsaldean, Oxabi erromeria taldeko kideekin eta beste zenbait lagunekin bat egin dugu triki-dantza-poteoari jarraipena emateko.

   

Plazerra izan da zuekin guztiekin eguna pasatzea. Errepikatu beharko dugu!!