ASTEBURU PASA MAULERA
2018-03-24Apirilaren 13tik 15era, txangoa antolatu dugu. Autobusez izango da bidaia eta Chateau Libarrenx-en lo egingo dugu. Bertan leku ederra dago ikastaroak egiteko, ibilalditxo lasaiak egiteko edo Maulera ateratzeko. Behin-behineko egitaraua honakoa da:
Ostirala:
- 17:00tan: Larrabetzutik irten Irabarneko gaztelura
- “Potluck” afaria (bakoitzak zerbait ekarri guztion artean elkarbanatzeko)
Larunbata:
- Goizean: Dantza ikastaro trukea (Zuberoako dantzak Atharratzeko dantzarien eskutik edo Arratiako jota eta porruak Bizkargiko dantzarien eskutik) nahi duenarentzat
- Bizkargik eskainitako bazkaria
- Ostean: Alozeko ikastolaren aldeko jaira txangoa: tupinako txapelketa, dantzak, herri afaria (+15€), erromeria… eta besta giroa izango ditugu
Igandea:
- Goizean: Dantza ikastaroen jarraipena edo txangoa Larrainera barrikadak ikustera. (Bertan erabakiko dugu parte hartzaile guztien artean).
- Bizkargik eskainitako bazkaria
- 16:00tan: Larrabetzurantz itzulera…
Izena emateko epea apirilaren 1ean bukatuko da. Horretarako idatz iezaguzu zure izen-abizena eta telefono zenbakia adieraziz gure posta elektronikora. Prezioa 70€-koa da.
ANIMATU ZAITEZ!