Asteburu pasa Zuberoako maskaradetara

Aurreko urteetan bezala Bizkargi Dantza Elkarteak maskarada ikustera joateko proposamena zabaltzen du herrian martxoaren 4 eta 5erako.

Aurtengo 7. maskarada izango dena ikusteko aukera izango dugu larunbat horretan Maulen. Bertan Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile-ko dantzariak arituko dira.

Egunean zehar ospatuko den maskaradaz gain, Zuberoako zenbait dantza eta musika taldek eskainitako emanaldi berezia ere ikusteko aukera izango da larunbat gauean.

Antolakuntzaren zehaztapenak, joateko interesa dugun guztion artean egingo ditugu. BDE prest dago garraioa, aterpea, zein jatorduak kudeatzeko.

Gurekin etorri nahi baduzu idatzi info@bizkargidantzaelkartea.eus postara.

Idauze Mendi 2015-04-18