BDEren trajeak

Gogoratu, BDEren trajeak eskatzeko epea bukatzear dago!

Traje hauek dantzariok erosten ditugu eta norberaren erabilerarako izaten dira plazara ateratzen garenerako. Mutilen trajeak 100€-tako salneurria dauka eta honakoez osatuta dago:

  • txapela
  • alkandora
  • txalekoa
  • garrikoa
  • prakak
  • galtzerdiak
  • alpargatak

Neskena berriz 150€-tan saltzen da eta honakoez osatuta dago:

  • buruko zapia
  • alkandora
  • korpiñoa
  • pololoak
  • gona
  • amantala
  • mediak
  • alpargatak

Osagai batzuk erosiak badira ere, beste asko guk geuk josten ditugu eta horregatik udako sasoiari begira zuen eskaera hainbat eta arinen egitea eskertuko genizueke.

Trajeekin dantzan (Portugaleten, 2015eko irailean)