Badator KORRIKA!

Larrabetzun ere KORRIKAren alde!

Bihar pasatuko da korrika gure herritik baina jaia gaurko egunez ospatu dugu. Korrika batzordeak deituta, herriko zenbait elkarte eta euskalzalek lagunduta, euriari muzin egin eta kalera atera gara. Itallen bertso eskolakoek sarrera eman diote jaiari eta jarraian Bizkagiko dantzariok koreografia bat dantzatu dugu.

 Korrika ezberdinetako abestien collage bat izan da eta aurtengo abestiaren ildoari jarraiki alde bateko eta besteko dantzariak aurrez aurre dantzatu gara. Ondoren txokolatada guztiontzako. 

Eta bihar…. BADATOR KORRIKA!! Egin klika!