BDE Histocell-en inagurazioan

NorayBG Taldearen barruan dagoen Histocell euskal bio-farmazia enpresak, medikuntza birsortzailerako osasun produktuak egitera zuzenduta egongo den produkzio gunea inauguratu zuen Larrabetzun joan den ostiralean, irailaren 14ean. Bertan Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Imanol Pradales Ekonomiaren Garapenerako foru diputatua, Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea eta Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkatea egon ziren. Agintari horiek Julio Font eta Marta Acilu  Histocell-eko Zuzendari Nagusiarekin eta Zuzendariordearekin instalazio berriak bisitatzeko aukera izan zuten. Ekitaldiari hasiera emateko, Bizkargi Dantza Elkarteko kide bat izan zen ohorezko agurra dantzatuz.

Albistearen zehaztapen gehiago Histocell-en webgunean irakurri ahalko dituzue.