BDE Atlantikaldian

Joan den ostiralean, irailaren 21ean, Errenteriako Atlantikaldia festibalean, Esne Beltza taldeak kontzertu berezia eskeini zuen. Lagunekin batera igo zen eszenatokira eta 2 ordu baino gehiagoko emanaldi bikaina aurkeztu zuten. Bertan batu ginen 47Soul, Patxuko, La Basu, Flavio, afrikar lagunak, Arkaitz Miner, Kris Solano, Kukai eta baita gu ere! BIZKARGIKO SORGINAK! Horrela aurkeztu gintuzten eta publikoak oso harrera ona egin zigun txalo zaparra itzelaz. Eskerrik asko Esne Beltzako lagunei gonbidapenagatik primeran pasatu genuen eta.

Gaizka PeƱafiel ibili zen argazkilari lanetan eta ederto laburbildu du iruditan gau horretan jasotakoa. Hemen ikus ditzakezue argazkiak.