Bizkargi eta Kurutze elkarlanean

Duela hile batzuk egin genuen bezala, Txorierriko dantza taldeak berriro elkarlanean gabiltza. Oraingoan Kurutze dantza taldeko gazteak etorri dira gurera Erre zenituzten dantza ikastera. Gogotsu ibili gara eta ederto pasatu dugu. Gaurkoan hasitako lanari jarraipena emateko, datorren astean berriro elkartuko gara Lezaman. San Juan bezperako suaren inguruan egingo duten jaian plazaratuko dute gaur ikasten hasi diren dantza. Animo gazteak! Primeran zabiltzate! Hemen dauzkazue gaurko argazki batzuk: