Eskolako jaia

Bizkargiko 50 dantzari txikitik gora, dantzan aritu dira gaurkoan eskolako jaian. Primeran pasatu dugu eta saio benetan ikusgarria eskaini digute. Harrobi ezin hobea Larrabetzuko dantzariena!

ZORIONAK NESKA-MUTILAK!

Eskerrik asko gaurko saio aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi: Mari Aiartza, Ane Barcena, June Furundarena, Uxue Isusi, Oihane Fernandez, Haizea Galarza, Jone Jauregi, Aitor Sancho eta Mireya Artabe irakasleei; Arkaitz Olea txistulariai, Aitor Otxandio eta Virginia Gonzalez gaiteruei, Aitor Luzuriaga atabalariari; Amets, Nerea, Martxel eta Txirriri kalejiran erraldoiekin aritzeagatik, Txinpasmendi guraso elkarteari, dantzarien gurasoei, publikoari…

Segi adi, laister galerian atal berri bat sortuko dugulako gaurko argazki eta bideoak bilduz. Zure argazki edo bideoak gurekin partekatu ezkero, webgunera igoko ditugu. Bidali zureak ere info@bizkargidantzaelkartea.eus postara.