Dirulanguntzak

Gai honen inguruan azken egunetan herriko kaleetatik ikusitako kartelak direla eta, Bizkargi Dantza Elkarteko batzordeak zera adierazi nahi du:

Karteletan ondo azaltzen denez, BDE-k epez kanpo aurkeztu zuen beharrezko dokumentazio guztia. Arrazoia zera da, gure postan jasotako deialdian zegoen estekak udaleko webguneko KIROL elkarteei zuzendutako deialdira bideratzen gintuen. Hau ikusita, gurea KULTUR elkartea izanik eta aurreko urteetan diru laguntza deialdiak (kirola eta kultura) desberdinduak izan direnez, guri ez zegokigula ulertu genuen. Deialdia bai kirol eta bai kulturari zuzendua zela ohartzerakoan, Udalean idatzia aurkeztu, eta jarraian Udalak eskatutakok guztia aurkeztu genuen aurreko urteetan bezala.