Bizkargi eguna 2018

Burdinezko harresian borrakan ibilitako gudarien omenez urtero ospatzen da Bizkargi eguna. Iazkolez, tontorrean izan gara gudariak gogoratzeko asmoz eginiko ekitaldian. Zanpantzarrak, abeslaria, albokaria, trikitilariak, txistulariak, txalapartariak … eta nola ez, Bizkargi Dantza Elkarteko ordezkariak ere! Jendetsa batu gara aurten ere tontorrean, giro atsegin eta eguzkitsua lagun izan dugularik. Ohiturari jarraituz, meza, ekitaldia eta erromeria izan dira bertan, zintzurrak buzti eta sabelak betetzeko txoznez lagunduta.

Arratsaldean, Larrabetzuko herriak ere ekitaldi propioa egin nahi izan du eta horretan ere Bizkargi Dantza Elkarteko dantzariok parte hartu dugu. Etxahun Lekuek hasiera eman dio herriko jaiari eta ondoren gure txanda heldu da. Ostean hitz batzuk entzun ditugu eta erromeria hasi da. Giro aparta! GORA BIZKARGI!

Hemen dauzkazue eguneko argazki batzuk: