Diseinu txapelketaren ebazpena

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

Honakoa da sariduna suertatu den diseinua. Lan ezberdinak aztertuta, eztabaida luze eta zail baten ostean, azkenean ere KATTALIN BARCENAren proposamena izan da irabazlea. 200€ko saria berea da dagoeneko. ZORIONAK!

Laister prest izango den Bizkargiko merchandaising berrirako erabiliko dugu diseinua. Gustokoa izango duzuelakoan gaude. Adi gure webgunean jakinaraziko baitugu noiz egongo den salgai.