Dantza loraldia Morgan

Joan denĀ larunbatean (maiatzaren 25ean) Morgan pasatu genuen eguna dantzan eta jai giroan. Morga kantari dantzari taldeak antolatuta, haiekin batu ginen Morgako dantza taldea, Bilboko Arraizpe dantza taldea, Fruizeko dantza taldea eta baita gu ere, Larrabetzuko Bizkargi dantza elkartea. 130 dantzari, dozena bat musikari, Gaztediko gaiteru taldea eta erraldoiak 11etan elkartu ginen herriko frontoian. Kalejiran eman genion hasiera egunari eta dantza saioaren ondoren asko izan ginen herri bazkarian bapo indarrak berritu ondoren arratsaldeko dantza plaza eta erromerian algaraka ibilitakoak. Euriak eguna buzti zuen arren giroa makaltzerik ez zuen lortu. Hona hemen eguneko argazki batzuk: