Elkarlanean Lezaman

Gaurkoan Bizkargiko dantzari batzuk Lezamara joan gara aurreko egunean hasitako lanari jarraipena emateko. Bertan Kurutzeko dantzariak zai geneuzkan eta larunbateko jairako prestaketan lagundu diegu. Belartzan bertan aritu gara erre zenituzten dantzarekin laguntzen. Gaurkoan eguzkia izan dugu lagun, larunbatean ilargia eta sua nagusituko dira. Lan-talde polita gaurkoan Lezaman elkartutakoa. Ekin dantzari!