Eskolako jaia 2019

Joan den larunbatean, ekainaren 15ean, eskolako jaia ospatu genuen Larrabetzun. Bizkargi dantza elkarteko 60 dantzari txiki inguruk dantza saio ederra eskeini zuten. Julen txistularia gurekin izan genuen eta primeran pasatu genuen. Dantza saioko argazki batzuk galeriara igo ditugu ikusi nahi izanez gero.

Zorionak gure txikitxuei eta haiekin irakasle lanetan ibilitako kuadrila ezin hobeari!

Orain oporrak hartuko dituzte gure txikiek eta irailean berriro jarriko gara martxan. Ederto pasa udako oporrak!