Euskaraldia berriro

Pasatu da urte bete euskaraldia egin genuenetik. Eta beste horrenbeste falta da hurrengo edizioa heldu arte. Baina bitartean Larrabetzun, abenduaren 1ean, aurkezpena egin da. Edizio berri honetan, norbanakoen parte hartzeaz gain entitate eta elkarteena ere lortzea izango da erronka. Horregatik, Larrabetzuko Darabilgu euskara elkarteak antolatuta, herriko elkarte guztiok bat egin dugu eta aurkezpen jaian alkarrekin dantzan aritu gara. Hemen dauzkazue zenbait argazki.