Bizkargi BIZI DANTZAn

Joan den azaroaren 22an, Txinpasmendi guraso elkarteak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Larrabetzuko frontoian izan ziren beraien ikuskizun berria BIZI DANTZA eskeintzeko.

Frontoia jendez lepo zegoen, sarrera guztiak aspalditik agortuta eta ordua heldu zenean… Pailazoekin batera, hainbat animalia agertu ziren eszenatokian. Baina gonbidatu bereziak ere izan ziren bertan, BIZKARGIKO DANTZARI TXIKIAK! Zein ondo pasatu genuen! Eta zein ondo dantzatu ere! 

ZORIONAK gure txikitxoei eta baita haiekin irakasle dabiltzan Oihane, Aitor, Uxue, Maialen eta Aneri ere!