Folklore azoka Portugaleten

Gaur eguneko gizon-emakumeok aldaketa handiak ikusi ditugu gure gizartean. Bizimodua, astia, gustuak, harreman moduak, lana, politikako erregimenak … dena aldatu da, baita milurtekoa ere! Alabaina, globalizazioaren eta komunikabideen aroan bizi garen arren, gizakiak bere jatorriarekin bat egiteko beharra sentitzen du, aitzin-minak erakarrita halaxe. Eta, nola jatorriekin hobeto bat egin, tradizioko musikaren, dantzaren eta artearen bidez baino?

Elai-Alai Kultur Elkarteak hainbat urtez antolatu du Portugaleten Folklore azoka. Aurten ere, ekainaren 10 eta 11an, elkarte eta artisau askoren lanak ikusi ahal izango dira: luthierrak (musikako tresnagileak), zeramikariaren sormena, eskuzko jostunaren orratz-lanak … Baita elkardantzan egiteak sortzen duen partaidetzaz eta pozaz gozatzeko aukera ere izango da.

Egitarau osoa ikusteko klikatu irudian.