Larrabetzu 1937-2017
2017-06-1480 urte faxistak Larrabetzun sartu zirela. Bilbo eta inguruak babesteko asmoz sortutako burdin hesia zeharkatzea lortu zuten tropa frankistek. Orduko sasoian gertatutakoaz jabetzeko, maiatza eta ekaina ekintzaz beterik dauzkagu: hitzaldiak, musika entzunaldiak, bertsoaldia, lubaki biziaren antzezpena, ibilaldiak, …
Ekainaren 11an adibidez, ekintza horien artean, Larrabetzuko udalak, 12:00etan plenoa deitu eta aho batez onartu zuen memoria historikoa berreskuratzeko adierazpena. Ondoren festa giroan murgilduta, Anguleriko atzeko aldean dagoen ikurriñaren babespean, Bizkargik dantza-omenaldi bat eskaini zuen, herriko beste elkarteekin batera burututako ekitaldian.
Ostean, Bolunburun, Asturiar milizianoei omenaldia egin zitzaien. Duela 80 urte bertan lurperatutakoak gogoan izan ditzagun. Bizkagiren ekarpena, agurra dantzatzea izan zen, Haizearen oinetan ikusi ahal izan genuena.