INPERNUKO ~ Ikuskizun arrakastatsua

Atzo izan zen ikuskizuna eta emozioz betetako gaua izan zen. Andoaingo Bastero kulturgunea jendez lepo zegoen eta 21:30tan hasita, Xabi Solano eta bere trikiekin batera oholtza gainean sekulako musikariak aritu ziren: Kris Solano panderoan, Arkaitz Miner kitarran, Txus Aranburu teklatuan, Haritz Beristain perkusioan eta Zigor Lampre “DZ” DJ lanetan.

     

Baina ez zen musika hutsezko ikuskizuna izan, umore tarteak ere egon ziren Mikel Laskurain eta Ana Elordi aktoreen eskutik.

Dantzak ere izan zuen bere tokitxoa Aukeran dantza konpainiako Edu Muruamendiaraz eta Eli Alberdik eskainita.

Bizkargiko dantzariek ere “Erre Zenituzten” abestian partu hartu zuten.

   

Trikitixaren zirrarak poz-pozik utzi zuen publikoa eta hala adierazi zuen jasotako txalo zaparrada luzeak. Ondorengo estekan daukazue Gaizka Peñafielek ateratako argazki bilduma osoa.

Eta hemen daukazue “Erre Zenituzten” zuzenean ikusteko aukera: