Xabi Solanoren INPERNUKO ikuskizuna

Xabi Solanok “Ereñotzu” bakarkako lana prestatu zuen, baina ez da bakarrik egongo diskako aurkezpen jaian. Diska honetako abestiak aurkezteko asmoz, “Infernuko” izena jarri dion ikuskizuna prestatu du.  Andoainen izango da, Bastero Kulturgunean zehazki, abenduaren 15ean. Gaueko 21:30tan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera.

Hau esan digu Xabik:

“Eskusoinuaren magia gure belarrietan sartu eta gure bizitzari irribarre bat eskaini zioten trikitilari guztiei omenaldian festa ez da faltako eta eskura ditugun disziplina ezberdinekin, dantza, irudiak, sketxak, djaren enerjia eta musika zuzenean, edozein oholtza plaza bihurtuko dugu.”

Beraz, disziplina horietako guztietako artistak izango dira oholtza gainean Solanorekin batera. Bizkargi ere bertan izango da kolaboratzaile.

Sarrerak agortu dira dagoeneko eta ikuskizun ederra espero da.