Ohiko BAZKIDE BILERA
2017-10-21Joan den ostegunean, arratsaldeko 19:00tan hasita, 2017 ohiko bazkide bilera izan genuen Errebale 2ko eraikinean. Bertan, Aitor Sancho lehendakariak urte honetan egindako ekintzen memoria aurkeztu eta hurrengorako proposamena ezagutarazi zuen. Ondoren, Jone Jauregi diruzainak aurtengo balantzea azaldu eta hurrengo ekitaldirako aurrekontua aurkeztu zuen. Segidan, zuzendaritza batzordeko ardurak berriztu eta gero kudeaketa plana azaldu zen. Bertaratutakoen ideiak eta iritziak jaso ondoren, prest gaude urte berriari ekiteko!
Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi. Etorri izan ez zenuten bazkideek, laister jasoko duzue bilerako akta posta elektroniko bidez. Laster arte!