BDEren trajeak
2017-01-27Gogoratu, BDEren trajeak eskatzeko epea bukatzear dago!
Traje hauek dantzariok erosten ditugu eta norberaren erabilerarako izaten dira plazara ateratzen garenerako. Mutilen trajeak 100€-tako salneurria dauka eta honakoez osatuta dago:
- txapela
- alkandora
- txalekoa
- garrikoa
- prakak
- galtzerdiak
- alpargatak
Neskena berriz 150€-tan saltzen da eta honakoez osatuta dago:
- buruko zapia
- alkandora
- korpiñoa
- pololoak
- gona
- amantala
- mediak
- alpargatak
Osagai batzuk erosiak badira ere, beste asko guk geuk josten ditugu eta horregatik udako sasoiari begira zuen eskaera hainbat eta arinen egitea eskertuko genizueke.