Txorierriko sorginak elkarlanean berriro

Joan den ostiralean, hilaren 17an, berriz elkartu ziren Txorierriko sorgin talde biak. Oraingoan, Lainomendiko neskatilak izan ziren Larrabetzura etorri zirenak Bizkargikoekin batera dantzatzeko. Kuadrila paregabea batu zen eta duela bi aste hasitako lanari ekin zioten. Giro ezin hobean ibili ziren guztiak eta azkenean, dantza ederto batean atera zitzaien. Eskerrik asko parte hartu duzuen neskatila guztiei eta baita zuekin gidari ibili diren irakasleei ere. Izan daitela honako hau, etorkizunean gehiagotan ere elkarlanean aritzeko lehen pausoa. GORA TXORIERRIKO SORGINAK!

Hemen ikus dezakezue bi egunetan batutako irudiekin sortutako bideoa.