Urte beteren ondoren

Gaur urte bete, Erre zenituzten bideoaren grabaketa egin genuela Gaizka Peñafiel lagunarekin. Emakumearen eguna ospatzeko, herrian egin zen jairako sortu genuen dantza eta jende artean izaniko harrera ona ikusita, pauso bat harago joatea erabaki genuen. Inolaz ere ez genuen espero horrelako hedapena izango zuenik, baina hemen gaude, urte bat geroago Xabi Solanorekin berriro ere eszenatoki gainean.

Hainbat izan dira elkarrekin egindako saioak: Andoain, Arrasate, Basque Fest, … eta gaurkoan SER Radio Bilbaok banaturiko Excelencia Sarien galan izan gara. Bilboko Azkuna zentruan ospatu da 19:00tatik aurrera. Zorionak irabazle guztiei! Bizkargik ez genuen saririk jaso baina bertan dantzan egon ahal izatea saria da guretzat. Eskerrik asko guztioi zuen babesagatik!