5 urte bete ditugu!

Ostiralean, azaroaren 8an, Bizkargiren 5. urteurrena ospatu genuen. Eguraldiak ez gintuen lagundu eta aldaketa batzuk egin behar izan genituen egitarauan baina halere primeran pasatu genuen. Gibelurdinekin hasi genuen ospakizuna, kalejira ordez taberna barruan egin bagenu ere.

Poteoan eta dantzan pasatu genuen lehenengo tartetxoa eta ondoren frontoira abiatu ginen. Bertan Tio Teronen Semeak taldekoek Freshcool dantza ikuskizuna eskaini zuten eta.

Dantzariek bukatutakoan HoriBai gaztetxean berriro ere Gibelurdinekin batu ginen jaiarekin jarraitzeko. Dantzan, kantuan eta algaran ibili ginen bertan euritik babestuta.

Beranduxeago, Anguleriko aretora joan ginen jai giroan jarraitu asmoz, dantzariek prestaturiko pintxo-afaria dastatzeko. Lehendakariaren hitzak entzun eta bertan egon ginen lagunartean jaten eta edaten.

Eskerrik asko egun polit honetan gurekin bat egin duzuen guztiei! Aurrerantzean urteak ospatzen jarrai dezagun eta ekin deiogun dantzari!