BDE Txorierriko topaketa feministan

Atzo ospatu zen Txorierriko lehenengo topaketa feminista. Estreineko edizio hau Zamudion egin da eta antolakuntza lanetan Txorierriko hainbat elkarte feminista aritu dira: Garrasia (Sondika), Koxak (Derio), Zapata Gorriak (Zamudio), Moreak (Lezama), Zutunik! (Larrabetzu) eta Loiuko emakume feminista batzuk.

Eguna jai giroan pasatu genuen, elkar ezagutzen eta gure herrietan feminismoaren alde egiten diren ekintzak ezagutuz. Bide batez ondo pasatu eta ideiak alkarbanatu nahi izan dituzte antolatzaileek. Giro aparta eta tartean, Erre Zenituzten abestia elkarrekin dantzatzeko aukera ere izan genituen.

Hemen eguneko argazki batzuk: