BDE Musika Bizian-en

Joan den asteburuan ospatu da Musika Bizian jaialdia. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak 5. aldiz antolatu du estaturik gabeko herrialdeen arteko musika jaialdi hau. Jende mordoa batu da bertan eta giro paregabea egon da. Larunbateko kontzertuen artean Esne Beltzak bere ItsuMutuGorTour18 birako azken kontzertua eskeini zuen. Beraiekin batera Bizkargiko dantzariak egon ginen eszenatokian Erre Zenituzten dantza eskeiniz. Kontzertuko argazki bilduma guztia ikusteko klikatu hemen (Gaizka Peñafielen lana).